XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tragotxo ederrak maiz egiñaz eta kontutxoak esanaz kape pattarrak artuko zituzten.

Oraintxe gu baño obetoago dagonik bai ote da Manuel?.

Amaika mokaru goxo janaz, bizi izandu ziran senar emazte aiek.

Aiñ alkar maite ta zoriontsu bizi izan danik billatzen ez da errez izango.

Jaunak seme-alabarik eman ez bazien ere, etziran aiek maitasunez auldu.

San Jose ta Pazkotan, arkumea sukaldeko leioan txintxilika izango zan.

Bixigu garaian, bixigua.

Bi laguntxo ta urteko txerri bat ilko zuten.

Jan usai gozoa pranko zabaldu oi zuan Petrak.

Sarritan esango zidan leio txulotik: Iñixio Mari!, etorri adi.

Eta emango zidan puxketa goxoren bat; bai ardoa ere...

Esaten nion: Arkume tortoloxak gorde, ee?, Petra. Bai moteil bai.

Egunero meza entzungo zuan Petrak, bai Jauna artu ere.

Pozik egon oi nintzan aren mingaiñ paletia ikusteko.

Zakurrak aiña luzeko mingaña atera oi zuan, bandejia jotzeraño.

Kaska, bandejiaz okotzpean joko nuan.

Begiratuko zidan erdi-lotan dagon katu zarraren antzeko begi apal aiekiñ.

Berotuko zuan arek Jesukristo azkar; etxera joan zalapartaka ta katillukada kape, erdia baño geiago pattarra zuala, glink, glink, zurrutatuko zuan.

Sudurraren gañeraño atera mingaiñ luze ura ta miaztuko zuan sudurra begietaraño.

Kantatu ere egiñ oi genduan: Altza Pelipe trunlalai, trunlalai....

Zagu batzuek ere izan oi ziran sarritan baño etziran beiñere erori oi.